XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIHOTZAREN ERRITMIKA. RELAXAMENDUA Laxapenaren bidez isiltasunaren dinamika bibentziatu.

Laxapen-giroa behin ENTZUMEN-HEZKUNTZAKO orrian proposatzen den EGUZKI POLITENA ariketa burutu ondoren.

Umeak narrazioren baten bidez isiltasunaren bibentzia beren baitaratzera estimulatu: Bazen behin alkate bat... alkatea pregonariarengana joaten da eta esaten dio: - Ea, Paskual.

- Kalera hadi eta aldarrika ezak bando hau: Herri honetan, eta San Juan festetan, behingoz behintzat, sekula santan ikusi ez den zerbait egingo da.

Eta badoa pregonaria eta kalean bere roiloa botatzen du: - TARRAPATATAN, TARRAPATAN, PARRAN PARRAN PATAN.

Alkatearen partetik, jakinerazten dut: Herri honetan, eta San Juan festetan, behingoz behintzat, sekula santan ikusi ez den zerbait egingo da.

Eta jendea, apenas enteratu bait zen deus ere hango zakur eta zaunkekin, galdezka eta galdezka zegoen bere bi begi haundiekin.

- Baina, Paskual, zer da sekula santan gertatu ez den hori? - Nik ez dakit, alkateak esan dit.

- Ba galde egiozu, jakin egin nahi dugu eta.

Eta badoa pregonaria eta galdetzen dio alkateari: - Alkate jauna, ahaztu egin zaigula gauza bat esatea.

- Zer da herri honetan sekula santan ikusi ez dena?

- Ez dakik ala? - Ba ez, alkate jauna.

- Ba herri honetan sekula santan ikusi ez dena, isilik egoten dakien norbait duk. To!, hor zegok koxka.

Zer egingo ote zen eta zer ez ote zen egingo eta alkateak bazekiela: ISILTASUN-LEHIAKETA.

Alegia, ea nork irauten zuen luzaroen isilik.

Herri hartan denek batera hitzegiten bait zuten, deihadarka eta orduoro, ez zen inortxo ere ausartu parte hartzera.

Baina gustatu egin zitzaien burutazioa.

Eta batzuk mendian gora joan ziren eta monastegiko fraile batekin itzuli ziren.

Beste batzuk, berriz, alboko herrira joan ziren, itsas portua eta arrantzaleak bait zituen herri honek.

Eta jakina, arrantzaleak orduak eta orduak egoten dira isil-isilik beren arrantzuaren abentura biziz.

Gauzak horrela, iritsi zen lehiaketa-eguna, eta aintzinako fraile haietakoa ematen zuena, dena isilik eta dena errezuan, dena errezuan eta dena isilik egoten ziren haietakoa, jarri zen plaza erdian, eta jendea berari begira, hizketan.

Honek bai irabaziko duela.

Begira, begiak zuri dauzka.

Kia!, itxita dauzka.

Errezuan ala lo zegoen, inork ez zuen jakin hamabiak arte.

Orduan elizako kanpaiek jo zuten, eta fraileak begia irekiz aharrausi luze bat egin zuen esanez: Oooo!, bazkaltzeko ordua.

Eta jendeak. Aaaa! egin zuen, eta oihu: ERRETIRA DADILA, HITZ EGIN DU!.

Orduan arrantzalea aurkeztu zen, eta bere kainarekin plazaren erdian jarri zen.

Eta kaina eskuan zuela eta amua ur-mahelean, badaezpadan pikatzen bazuen ere, orduak eta orduak egon zen, geldi eta isilik.

Eta jendeak zioen: (...).